Webgune berria edukiko du Lezamako Udalak

Aikor aldizkaria 2011ko martxoaren 17a

Lezamako Udala webgunea berritzen dabil, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako BiscayTIK proiektuaren haritik. www.lezama.org webgunea modernoagoa eta erabilgarriagoa izango da eta administrazio-izapideak on-line egiteko aukera emango die herritarrei. Era berean, udalerriko informazioa eskainiko du eta eduki ugari izango ditu, zeinak era modernoan eta erakargarrian aurkeztuko baititu. Azken aukera teknologikoak ere erabiliko ditu.