Lezama Bizirik elkarteak ekimen bi antolatu ditu ekainerako. Ekimenak Memoria Historikoari daude lotuta, izan ere, 74 urte bete dira Francoren armadak Burdinazko Gerrikoa suntsitu zuenetik. Ekainaren 8an Pako Etxebarriak hitzaldia eskainiko du. Hitzaldia arratsaldeko 7,30ean izango da Uribarri Topalekuan. Bestalde, ekainaren 11n txangoa egingo dute Gaztelumendira eta han Burdinazko Gerrikoren hondakinak bisitatuko dituzte. Taldea goizeko 10etan bilduko da herriko plazan. Lezama Bizirik elkarteak laguntza jaso du eskolako Gurasoen Elkartetik, ekimenak antolatzeko.