Lezamako Udalak emakumeei zuzendutako informatika ikastaroa antolatu du, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Planaren harira. Ikastaroa KZgunean egingo da ekainaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean, eta uztailaren 5ean, 7an, 12an eta 14an, eta lau ordutegi emango dira aukeran: 10:00etatik 12:00etara, 12:00etatik 14:00etara, 15:00etatik 17:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara.
Besteak beste, informatikaren oinarri orokorrak azalduko dira, horren barruan Windows pakete ofimatikoa, bilaketak eta internet bidezko erosketak, sare sozialak, informazioaren teknologia berriak, eta abar. Izena emateko epea ekainaren 16an amaituko da. Guztira 24 plaza dago, sei plaza txanda bakoitzeko, eta apuntatzeko ordenaren arabera onartuko dira.