Uztailaren 8tik 10era bitartean jaietan ibiliko dira Goitioltza auzoan, Lezaman. Aurrekoetan bezala, hango jai batzordeak egitarau dotorea prestatu du, herritar guztiei zuzendua: umeentzako jolasak, ibilaldiak, dastatzeak... Herri bazkari-rako txartelak herriko dendetan jarri dituzte salgai. Umeek zortzi euro or-daindu beharko dute; eta nagusiek, 13 euro. Txartelak bazkarian bertan erosiz gero, 15 euro ordaindu beharko da. Mus txapelketari dagokionez, izena ema-teko, 20 euro ordaindu beharko da bikoteko, eta 15:30ean egingo dira inskripzi-oak. Irabazleak txapela, garaikurra eta inskripzio diruaren % 50 jasoko ditu sari-tzat; bigarrenak, garaikurra eta inskripzio diruaren % 30; eta hirugarrenak, ga-raikurra eta inskripzio diruaren % 20.
Uztailaren 8a, barikua
18:00: Txupinazoa.
18:00: Umeen Eguna: puzgarriak eta ardi latx mekanikoa.
22:00: Erromeria, Auskalo Non taldearekin.
Uztailaren 9a, zapatua
10:00: Goitioltza Ezagutu ibilaldia, Zorrizketan euskara taldearen eskutik.
15:00: Herri bazkaria.
18:00: Herri olinpiadak.
23:00: Erromeria, Trikizio taldearekin.
Uztailaren 10a, domeka
13:00: Produktuak dastatzea: txakolina, pintxoak... Zorrizketanen eskutik.
16:00: Mus Txapelketa.
17:00: Altxorraren Bila umeentzako jolasa.
19:00: Saiheski jana.
20:00: Sari banaketa, traka eta jaien amaiera.