“Lezamako Mugetatik†mendi ibilaldia eta lasterketa seigarren aldiz egingo da aurten. Ekimenean parte hartzeko izena ematea bihar zabalduko da. Hori www.lezamakomugetatik.com webgunearen bitartez egin behar da. Proba abuztuaren 28an, domekan, egingo da eta puntuagarria izango da Euskal Federakuntzak antolatzen duen mendi lasterketen Euskal Koparako.