Aparkalekuak eta kirol azpiegitura egin dituzte Kurutze auzoan

Aikor aldizkaria 2011ko uztailaren 29a

Lezamako Udalak lanak amaitu berri ditu Kurutze auzoan. Alde batetik, 40 autorentzako lekua atondu du ermita ondoko landan; horietako bi mugikortasun murriztua duten lagunei daude zuzenduta. Bestetik, erabilera anitzeko kirol azpiegitura eraiki du, eta han aukera dago areto-futbolean zein eskubaloian aritzeko. Zelaia 40 metro luze da eta 20 metro zabal. Abuztuan hesiak ipiniko dira zelaian eta azpiegituraren inguruan atontze lanak egingo dira; argiztapena, tartean.