Guztira 164 korrikalarik hartu zuten parte abuztuaren 28an egindako Lezamako Mugetatik Mendi Lasterketaren VI. edizioan. Lasterketa irabazteaz gainera, Walter Becerrak zirkuituko markarik onena egin zuen. Becerraren atzean, Jesus Martin taldekidea eta Jorge Hernando (iazko irabazlea) sartu ziren helmugara. Emakumezkoen mailan, Montse Vazquez izan zen irabazlea; Nerea Amilibia, bigarrena; eta Izaskun Zubizarreta, hirugarrena. Guztira 13 neskak bukatu zuten lasterketa. Lezamako lasterketa Euskal Kopako probetako bat da eta sailkapen nagusian, Becerra eta Vazquez dira liderrak gizonezko eta emakumezkoen mailan, hurrenez hurren. Oraindik lasterketa bi faltan dira, egutegia osatzeko.
Eguraldi ederra egin zuen Lezaman lasterketa egin zenean. Harekin batera, mendi martxa eta ibilaldi txikia ere antolatu ziren. Bertan 500 lagun bildu ziren, eta giro ederra egon zen. Jaia borobiltzeko, herri piper jana egin zen.