Lezamako Udalak ludoteka berria ireki du gaur, irailaren 26an. Areto berria Gazteleku zegoen lekuan jarri dute, Nagusien etxearen azpian, alegia. Halaber, Gaztelekua ludoteka zegoen lekura eramango dute, baina oraindik ez da martxan jarri.
Ludotekaren aretoa handiagoa da, eta hemendik aurrera, zerbitzu gehiago eskainiko dira bertan: jolas-gunea, tailerrak egiteko gelak, irakurtzeko gelak.... Gainera, adin-tarte bakoitzari zuzendutako aretoak hornitu dira. Ludoteka berriaren ordutegia betikoa izango da: astelehenetik ostegunera, 17:30etik 19:30era bitartean; eta ostiralean, 17:30etik 20:00etara bitartean.