Hitzaldia, Lezaman

Aikor aldizkaria 2011ko ira. 29a, 09:36

Urriaren 4an, martitzenan, Banka etiko eta Fiare proiektuaren gaineko hitzaldia egingo da Lezaman. Ekimena Oxangoiti kultura elkarteak antolatu du eta arratsaldeko 7:30ean izango da Urribarri Topalekuan. Peru Sasia (Fiare) eta Txetxu Nuñez (EHNE) arituko dira hizlari. Besteak beste, gai hauek jorratuko dituzte: Zer da Banka etikoa?, Fiareren helburuak eta oinarriak, eta Fiare-Banca popolare etica egitasmoaren egoera. Ostean, solasaldia egongo da.