Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak sendabelar eta kanta ikastaroak antolatu ditu azarorako. Sendabelar ikastaroa hilaren 7an, 14an eta 21ean izango da 18:00etatik 20:30era. Kanta ikastaroa hilaren 18an eta 25ean eta abenduaren 2an egingo da 18:00etatik 20:30era. Ikastaroak Uribarri Topalekuan emango dira. Izena ematea zorrizketan@gmail.com helbidera mezu bat aginduta egin daiteke, edo 688.693.655 telefono zenbakira deituta. Bestetik, Txan magoak saioa eskainiko du azaroaren 4an, iluntzeko 8etan, Goitioltxako txokoan. Ostean, kopaua egongo da. Ekitaldi hau ere Zorrizketanek antolatu du.