Kurtze Lezamako auzoko futbol-zelaia orain dela hilabeteak zabaldu zen jendearentzat. Zelaiak aukera ematen du bertan hainbat jarduera egiteko: areto-futbola, eskubaloia eta saskibaloia, esate baterako. Inguruan 40 autoentzako lekua egokitu zen. Udala lan osagarriak egiten dabil azpiegituran, hala nola, zelaia ixtea, argiak jartzea eta loreak landatzea. Lanetan 118.000 euro ipini dira. Lanok urtea amaitu baino lehen bukatzea espero da.