Lezamako Udalak kanpaina berri bat jarri du martxan, eta haren bitartez herritarrak animatu nahi ditu seme-alabek erabiltzen ez dituzten jostailuak ludotekara eramatera. Ludoteka lau urtetik zortzi urtera bitarteko umeentzako gunea da eta hara horiei zuzendutako jostailuak, jokoak, puzzleak, panpinak... eraman ahal dira.