Olentzero Eguneko argazkiak ikusgai

Aikor aldizkaria 2012ko urtarrilaren 17a

Lezamako Udalak ikusgai jarri ditu Olentzero Egunean ateratako argazkirik onenak. Erakusketa otsailaren 3ra arte egongo da zabalik, Kultura Aretoan. Bestetik, egun horretako argazki guztiak batzen dituzten albumak ere jarri dira ikusgai liburutegian. Herritarrek aukera dute argazkiak erosteko. Bakoitzak 3,50 euro balio du.