Irteera elurretara

Aikor aldizkaria 2012ko urtarrilaren 19a

Oxangoiti Lezamako kultura elkarteak irteera antolatu du elurretara otsailerako. Bidaia otsailaren 10etik 12ra egingo dute, eta Luz Saint Sauveur herrira joango dira. Bidaiak 85 euro balio du eta izena ematea urtarrilaren 23a baino lehenago egin behar da.