Udaletik jakinarazi duten bezala, orotara 2.308 neska-mutil joan ziren iaz Lezamako ludotekara: horietako 1.750, hiru urtetik bost urtera bitarteko umeak izan ziren; eta 558, sei urtetik 10 urtera bitartekoak. Aurreko urtearekin alderatzen bada, azpiegituraren erabilpenak gora egin du. Izan ere, 2010. urtean hura orotara 1.853 umek erabili zuten, 2011. urtean baino 445 ume gutxiagok. Eskaririk handiena urrian, azaroan eta abenduan izan zen.
Azaldutakoaren arabera, ludotekak gero eta eskari handiagoa zuen eta lekua txiki gelditu zen, han ume guztiak hartzeko. Horregatik, ludoteka lehen Gaztelekua zegoen lekura eramatea erabaki du Udalak, “gune hori handiagoa baita. Era berean, Gaztelekua antzinako ludoteka zegoen lekura eraman da, gune horrek erabiltzaile gazteen premiak behar bezala asetzen baituâ€. Udalaren ustez, ondo egin dute ludoteka lekuz aldatzeko erabakia hartuta, “egungo egoitzak ume gehiago hartu ahal dituelako eta, hortaz, zerbitzu hobea eskainiko delakoâ€. Horrela, bada, 2011. urteko urritik abendura bitartean ludotekatik 1.348 ume pasatu ziren; hau da, urte horretako erabiltzaileen erdia baino gehiago.