Izapideak on-line, Lezaman

Aikor aldizkaria 2012ko ots. 16a, 12:19

Hemendik aurrera, lezamarrek aukera izango dute ohiko izapideak www.lezama.org webgunearen bitartez egiteko. Izapideok eguneko 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan egin ahalko dira. Horrezaz gainera, pertsona bakoitzak bere izapideen egoera ezagutu ahalko du momentu oro. Orotara 17 zerbitzu bidera daitezke webgunearen bitartez: errolda ziurtagiriak, dokumentuak ematea, banku helbideratzeak eta hirigintza gaien inguruko informazioa, tartean. Baina, azaldu duten bezala, laster 100 izapide baino gehiago egin ahalko dira, udaletxean bertan egiten direnen %99 hain zuzen ere.