Tour des Combins

Aikor aldizkaria 2012ko martxoaren 23a

Gailur Lezamako mendi taldeak irteera antolatu du Combins mendigunera (4.314m), Suitzako Alpeetan. Irteera uztailaren 27tik abuztuaren 5era bitartean izango da, eta aurretiko izen-ematea apirilaren 25a baino lehenago egin behar da. Bidaiak 600 euro inguru balio izango du, eta parte-hartzaileek 200 euro aurreratu beharko dute. Azaldutakoaren arabera, trekkinga egingo da bost etapetan, eta teknika aldetik errazak izango dira. Izena emateko, mezua agindu behar da gailurmt@euskaltel.net helbide elektronikora. Bestetik, Gailur taldeak beste irteera bat antolatu du Errege Bardeara eta Moncayora. Irteera apirilaren 28tik maiatzaren 1era bitartean izango da.