Apirilaren 22an, Gimnastika Erritmikoaren Txapelketaren finala izango da, Eskola C kategorian. Oraindik ez dago erabakita non jokatuko den, baina finalean Lezamako herri ikastetxeko Gimnastika Erritmiko Taldea arituko da benjamin eta kimu kategorietan. Gimnastek ahalegin handia egin dute txapelketa osoa, eta emaitza onak lortu dituzte. Izan ere, Txapelketako lehen fasean benjamin taldea seigarren lotu zen, eta kimu taldea, hirugarren. Bigarren fasean, berriz, lehenengo postua eskuratu zuten talde biek. Ikusmina handia da kirolari, guraso eta zaleen artean. “Dena dela, garrantzitsuena parte hartzea da, eta gimnastek ondo pasatzea. Eta noski, emaitza ona bada, askoz hobetoâ€, esan digu Marta Asanza entrenatzaileak.