Pilotaren Eguna

Aikor aldizkaria 2012ko api. 25a, 14:10

Arbolantxa pilota elkarteak Pilotaren Eguna antolatu du maiatzaren 13rako. Jaialdia hirugarren aldiz egingo dute aurten, eta domeka goiza ekimenez beteta egongo da: pi-lota eskolako umeentzakoak eta kirol honen zaletuentzakoak. Hala, goizeko 10:30ean jolasak izango dira, eta haien bidez modalitate hauek landuko dira: pala, xarea, zesta-punta eta esku pilota. Era berean, lan mahaia antolatuko da, takoak nola jartzen diren ikasteko, eta partidak jokatuko dira Arbolantxa PKE eta Lezamako umeen artean. Ogi-tartekoak banatuko dira, eta goi mailako afizionatuen arteko partidak hasiko dira eguer-diko ordu batean.