Sendabelarren ezaugarriak

Aikor aldizkaria 2012ko api. 25a, 14:27

Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak sendabelarrei buruzko ikastaroa egingo du maiatzaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, arrastiko 6etatik 8:30a arte, Goitioltzako txokoan. Ikastaroa doakoa izango da elkarteko bazkideentzat; bazkideak ez direnek hamar euro ordaindu beharko dute. Izena ematea maiatzaren 4a baino lehenago egin behar da 688 693 655 telefono zenbakian edo zorrizketan@gmail.com helbide elektronikoan.