Oier Hormaetxea gazte lezamarrak Bizkaiko Txapelketa irabazi du benjamin mailan, Leioako Aimar Astigarragarekin batera. Bederatzi urteko pilotariek Lezamako Pilota Eskolan jolastzen dute. Monitoreen esanetan oso bikote bikaina osatzen dute. “Oso urte ona egin dute: neguan bigarren gelditu ziren Uribe Kostan egindako txapelketan, eta geroago Bizkaiko Txapelketa irabazi egin dute. Sekulako poza hartu dute, eta garaipenak aurrera jarraitzera animatuko dituâ€.
Oierrek eta Aimarrek Bermeoko bikotea hartu zuten mendean finalean. Haien kontra galdu zuten Uribe Kostako txapelketan, baina Bizkaiko Txapelketan errebantxa hartu zuten. Finalera heldu baino lehen, Lekeitioko eta Elorrioko bikoteei irabazi zieten kanporaketetan. “Goi-mailako txapelketa izan da, oso partida politak ikusteko aukera izan duguâ€, aipatu dute monitoreek.
Gazteek ekainean jarraituko dute jolastzen, eta hilaren 22an emango diote amaiera denboraldiari, Lezamako Eskolako jaialdian. Guztira 35 pilotari inguru ibiliko dira jolastzen Oier eta Aimarrekin batera.