Gaizka Arostegik “Mikel Zarate” saria irabazi du

Aikor aldizkaria 2012ko eka. 11a, 14:19

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak “Mikel Zarate” hau literaturako saria antolatu dute hirugarren aldiz. Saria Gaizka Arostegik irabazi du. Arostegik Urrezko orrazia eleberria aurkeztu du lehiaketara. Saritzat 3.000 euro jaso ditu eta liburua udazkenean kaleratuko da. Istorioak hari bi nahasten ditu: alde batetik, familia bat dago, gurasoek eta alabak osatzen dutena, eta oinordetzaz etxe zahar bat jasotzen dutena; bestetik, fantasiazko mundu bat dago, zeinetan sorginak, lamia keta beste izaki mitologiko asko baitaude. Gaizka Arostegi Portugaleten jai ozen 1965ean, eta gaur egun Castro Urdialesen bizi da. Telebistan aritu da teknikari eta helduentzako hainbat liburu idatzi ditu, euskaraz zein gaztelaniaz. Haurrentzat idazten orain dela gutxi hasi da, kalean Nerbioiko piratak lana duela.