Irailaren 2an, domekan, “Lezamako mugetatik†mendi ibilaldia eta lasterketa egingo da zazpigarren aldiz. Ekimena herriko hainbat elkartek antolatzen dute. Lasterketak nobedadea ekarriko digu aurten, izan ere, Legina auzotik igaroko da, egun horretan han egongo den erromeriaz gozatzeko. Ondorioz, aurreko edizioen aldean, parte-hartzaileek kilometro bi gehiago egin beharko dituzte; guztira 27 kilometro. Izena ematea zabalik dago eta hura www.lezamakomugetatik.com webgunearen bidez egin behar da. Lasterketa puntuagarria izango da Euskal Federakuntzak antolatzen duen mendi lasterketen Euskal Koparako.