Ariznabarretak eta Maiorak irabazi dute Lezamako lasterketa

Aikor aldizkaria 2012ko ira. 4a, 13:04

Domekan Lezamako Mugetatik mendi lasterketa egin zen zazpigarren aldiz. Lasterketan 263 korrikalarik hartu zuten parte eta ibilbidea 218k bukatu zuten. Eguraldia lagun izan zuten eta giro ederra egon zen. Aurtengo lasterketak hiru kilometro gehiago (28 kilometro orotara) eduki du eta, gainera, korrikalariek 200 metro gehiago igo behar izan dituzte (1.200 metro orotara). Antolatzaileek esanetan, aldaketa horiek gogortu dute lasterketa eta, lesio larririk ez egon arren, aurten lesio eta uzte gehiago egon dira. Parte hartzaileek ere adierazi dute lasterketa gogorragoa izan dela, baina politagoa, aldi berean. Oier Ariznabarretak lasterketa irabazi zuen gizonen kategorian; eta Maite Maiorak, emakumeen kategorian. Bestetik, aipatu beharra dago domekan mendi ibilaldia eta martxa txikia ere egin zirela. Horietan 450 lagunek hartu zuten parte. Antolakuntzan 60 bat lezamar aritu ziren.