Lezamako Udalak lehenengo aldiz hartuko du parte aurten Ondarearen Europako Jardunaldietan. Hala, eta ekimenaren barruan, urriaren 6an bisita gidatua egingo da Andramari elizara eta Dorretxera. Bisitaldian eraikinen historia, xehetasunak eta bitxikeriak ezagutzeko aukera egongo da. Izena ematea doan da eta 94 455 61 26 telefono zenbakira (liburutegia) deituta egin behar da. Ekimenaren bidez, Udalak herriko ondarea zabaltzeko konpromisoari ekitea du helburu, “balio humanistikoei eutsiz, gure herentzia kulturala babestuz eta garapen ekonomiko eta sozialerako faktorea izan daitezkeen jarduerak sustatuzâ€.
Ondarearen Europako Jardunaldiak 1991 urtetik hona antolatzen dira eta udazkenean egiten dira Europa osoan, herritarren eta euren ondarearen arteko lotura sendotzeko helburu dutela. Jardunaldietan 50 estatuk baino gehiagok hartzen dute parte. Bizkaiak 2001. urtean egin zuen bat proiektuarekin. Iaz, 44 Udal, 14 museo eta Bizkaiko kultur arloko hainbat eragile ibili ziren jardunaldietan. Guztira 80 ekimen antolatu ziren egitarau zabal baten barruan.