Lezamako Udalak saskibaloian aritzeko kantxa atondu du eskolako jolastokian. Kantxak erabilera bikoitza edukiko du: alde batetik, umeek erabili ahalko dute eskolako ordutegian; eta bestetik, herritarrek, arratsaldeetan eta asteburuetan. Jokalekua saskibaloira egokitu da eta lau saski ipini dira. Horietako bi ohiko saskiak dira, eta beste biak, minibasket motatakoak, baxuago ipini dira, umeak jolastu ahal izateko. Beharrotan 8.073 euro ipini dira. Era berean, aipatu beharra dago areto-futboleko ateak ere aldatu direla.
Bestetik, Udalak barrakoi biko modulua ipini du eskola ondoan. Irakasleak eta ikasleak biltegitzat erabiltzen dute hori, eskolan espaziorik eza dagoelako. Hala, bertara eraman dute gimnasioan zegoen eta erabiltzen ez den materiala. Biltegia atontzeko, 2.666 euro jarri dira. Hala ere, instalazio elektrika oraindik ez dago eginda eta aipatutako kopuruari haren kostua gehitu beharko zaio: 477 euro, hain zuzen ere.