Kantu ikastaroa

Aikor aldizkaria 2012ko aza. 5a, 15:02

Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak euskal kanten ikastaroa antolatu du azaroaren 23rako eta 30erako, eta abenduaren 14rako eta 21erako. Ikastaroa Itxaso Arrietak emango du eta doan izango da bazkideentzat. Gainontzekoek bost euro ordaindu beharko dute. Izena ematea zorrizketan@gmail.com helbidera mezua aginduta egin daiteke. Era berean, mezua utz daiteke telefono zenbaki honetan: 688693655. Euskara elkartekoek oraindik ez dute zehaztu ikastaroa non emango den, hala ere, iluntzeko 7etatik 8:30era izango dela aipatu dute.