Lezamako Udalak “Azaroak 25†Argazki Lehiaketa antolatu du bigarren aldiz. Lehiaketan argazkigintza atsegin duten Lezaman erroldatuta dauden, eta 16 urte baino gehiago dituzten pertsona guztiek hartu ahal dute parte. Gaia EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA da eta edozein lan mota aurkez daiteke, beste lehiaketa batzuetan saritutakoak izan ezik. Lehiakide bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiak zuri-beltzekoak edo kolorezkoak izan daitezke. Sarietan kategoria bakarra izango da. Argazkietan tratamendu informatiko guztiak onartuko dira; hala ere, teknika, enkoadratzea eta konposizioa hartuko ditu aintzat epaimahaiak. Lanek gehienez 40 x 50 cm-ko neurria izango dute eta neurri bereko kartoi batean itsatsita aurkeztu beharko dira. Gutun azal-baten barruan egilearen datuak jarriko dira: izena, telefono-zenbakia, helbidea, posta elektronikoa eta parte hartzailea argazkilari-talderen batekoa bada, erakundearen izena. Lanak Lezamako Udal Liburutegian aurkeztuko dira. Korreoz ere bidal daitezke: II. Argazki Lehiaketa. Udal Liburutegia, Aretxalde, 1. 48196-Lezama (Bizkaia). Antolatzaileek ez dute argazki kaltetuen edo galduen gaineko ardurarik izango. Lanak aurkezteko epea Azaroaren 21ean 19:30etan amaituko da. Epaimahaiaren erabakia azaroaren 23an, 19:30etan, jakinaraziko da. Sariak Udal Liburutegian banatuko dira eta argazki onenak erakusgai jarriko dira. Hiru sari banatuko dira. Irabazleak hauek jasoko ditu saritzat: lagun birentzako egonaldia nekazaritza-turismoko establezimendu batean, trago eta pintxo bi, eta bazkaria. Bigarrenari sari hau emango diote: upeltegi batera bisita eta oparia, tragoa eta pintxoa, lagun birentzako bazkaria, eta koktelak. Hirugarrenak liburuak eta material didaktikoa jasoko ditu saritzat.