“Txopo”ren gerizpean

Aikor aldizkaria 2012ko abe. 17a, 09:58

Pedro Mari Goikoetxea kazetari lezamarrak José Anjel Iribar Athleticeko jokalari mitikoaren biografia idatzi du. Liburua euskaraz idatzi du Goikoetxeak, eta titulua Iribar: irudia eta eredua (Alberdania) da. Hala ere, gaztelaniazko bertsioa ere badago, Iribar: la alargada sombra del Txopo (Alberdania) izenburupean. “Argi genuen liburua euskaraz idatzi behar zela, baita gazteleraz ere, Athleticen zaletuak oso anitzak direlako eta Iribar Euskal Herritik kanpo ere oso ezaguna baita”, aipatu du Pedro Marik. Iribarrek lehen pertsonan eman digu bere bizitzaren berri liburuan. Besteak beste, pentsamenduak, sentimenduak, akatsak eta jarduerak jaso dira argitalpenean. Gainera, bertan hainbat entrenatzailek, taldekidek eta areriok ere aipatu dituzte “Txopo” handiari buruzko iritziak eta anekdotak. Liburua borobiltzeko, argazki pilo bat ikusteko aukera dago. Andoni Zubizarretak hitzaurrea sinatu du. “Ez nuen argi Iribarrek berak liburua idaztea nahiko zuenik, nahiko lotsatia baita. Azkenenan onartu egin zuen. Momentu aproposa zen: Iribarrek 70 urte beteko ditu datorren urtean eta duela 50 urte hasi zen Athleticen jokatzen”.