Eskolaren urteurrenaren aurkezpena, Lezaman

Aikor aldizkaria 2013ko urt. 21a, 13:28

Aurten 25 urte beteko dira Lezamako gaur egungo eskola eraiki zela. Urteurrenaren haritik Lezama ereiten taldea sortu dute irakasleek, gaur egungo ikasleen gurasoek eta ikasle ohien gurasoek, ikasle ohiek eta udal ordezkariek. Horiek antzinako argazkiak eta bideoak batzen dabiltza eta dokumentala prestatzeko asmoa dute. Taldeak eskolaren urteurrena aurkeztuko du otsailaren 8an, eta han datozen hilabeteotan egingo dituzten ekintzen berri ere emango dute. Aurkezpena arratsaldeko 6etan izango da Lezamako Kultur aretoan. Besteak beste, argazki-muntaia emango dute ekitaldian eta kamisetak jarriko dituzte salgai. Ostean, kopaua eskainiko da Adintsuen etxean.