“Mikel Zarate” Saria

Aikor aldizkaria 2013ko ots. 5a, 15:42

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak “Mikel Zarate” Haur literatura Saria antolatu dute laugarren aldiz. Hura Mikel Zarate idazle lezamarraren omenez antolatutako saria da eta helburu bikoitza du: alde batetik, haurrentzako irakurgai berriak sortzea; eta bestetik, idazleen lana bultzatzea. Lehiaketara lehen hezkuntzako ikasleei (sei urtetik 12 urtera bitartekoak) zuzendutako kontakizunak aurkez daitezke. Lanak euskaraz izan behar dira, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak, eta aurretik saririk jaso ez dutenak edo argitaratu ez direnak. Lanek gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50 orrialde edukiko dituzte, DIN-A4 formatuan aurkeztuko dira eta lerro artean tarte bikoitza utziko da. Parte-hartzaileek idazlanen hiru ale agindu beharko dituzte helbide honetara: Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria, Aretxalde 1, 48196 Lezama. Idazlanekin batera gutun-azal txiki bat agindu beharko dute eta haren kanpoaldean idazlanaren izenburua idatziko dute; kanpoaldean datu hauek adieraziko dituzte: egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia. Lanak hartzeko azken eguna apirilaren 30a izango da. Epaimahaia Leire Bilbao, Miren Agur Meabe eta Xabier Mendiguren idazleek osatuko dute eta haien erabakia beranduenez maiatzaren 31rako hartu beharko dute. Irabazleak 3.000 euro jasoko du saritzat eta, horrezaz gainera, Elkar etxeak bere lana emango du argitara. Informazio gehiagorako: liburutegia@lezama.org edo 944556126 (Lezamako Udala); liburuak@elkar.com edo 943310267 (Elkar argitaletxea).