Truke azoka

Aikor aldizkaria 2013ko ots. 25a, 14:13

Lezamako Trukazaleak taldeak truke azoka antolatu dute martxoaren 10erako. Jubilatuen etxean egingo dute goizeko 11etatik aurrera eta, eguraldi ona badago, plaza ere erabiliko dute. Azokara egoera onean dagoen eta erabiltzen ez den edozer eroan daiteke: liburuak, arropa, jostailuak, diskoak... Gainera, zerbitzuak trukatzeko aukera ere egongo da. Edozein zalantza argitzeko, mezua bidaldu helbide honetara: lezamakotrukazaleak@gmail.com.