Mugetatik kirol kluba

Aikor aldizkaria 2013ko mar. 26a, 09:19

“Lezamako mugetatik” mendi ibilaldia eta lasterketa zortzigarren aldiz egingo da aurten. Antolatzaileek Lezamako Mugetatik kluba sortzea erabaki dute, egitasmoari babes legala eta egitura sendoa emateko. Izan ere, azaldu duten bezala, “eratze legala guztiz beharrezkoa izan da, ekintzak hartu duen tamaina kontuan hartuta, kirol arloan zein arlo ekonomikoan eta juridikoan”. Klub berria martxa eta lasterketa antolatzeko sortu da, eta bazkideak pertsona fisikoak nahiz elkarteak izan daitezke. Ahal den neurrian, klubak orain arte eduki dituen antolakuntza eta lan jarduera berbera mantenduko du.