Ekidazu abesbatza, Mallorcan

Aikor aldizkaria 2013ko mai. 27a, 11:15

Testua: Jabi Agirre

Maiatzean, Ekidazu Lezamako abesbatza Mallorcan izan da, hango Udaberriko Koru Jaialdian parte hartzeko. Jaialdia VIII. aldiz egin da aurten Esglesia del Monestír de Santa María de la Real-ean, eta bertan 12 abesbatza inguru aritu dira. Ekidazu abesbatzak maiatzaren 11n, zapatuan, eskaini zuen emanaldia koru hauekin batera: Emitenia Korala (Bilbo), Cor d´Adults Escola de Música Ireneu Segarra eta Orfeó Mayurq. “Lezama eta bere ingurua da kantatzeko gure leku naturala, baina gustatzen zaigu noizbehinka beste lurralde batzuk bisita-tzea, pertsonek musikaren bidez elkarrekin erraz egiten dugulako bat”. Abesbatza lezamarrak errepertorio hau eskaini zuen: Mendirik mendi (S. Salabe-rri), Saratarrak (JM Gonzalez Bastida), Lau teilatu (arm. Josu Elberdin), Maitia nun zira (José Uruñuela), Aldapeko (Jesús Guridi) eta Txanton Piperri (Zapirain). Gainera, Iratxe Ispizua abesbatzaren zuzendariak Emitenia Korala ere zuzendu zuen. “Inoiz entzundako txalo zaparradarik indartsuenaz eta luzeenaz gozatu genuen”. Amaitzeko, Les Illes (Guillem d´Efat) abestu zuten guztien artean. Emanaldia baino lehen, Ekidazuko kideek eskola jaso zuten Mallorcako Musika Koralari buruz, Irina Caprilesen eskutik. Bestalde, eskolaz eta kontzertuaz aparte, irlatik turismoa egiteko denbora ere eduki zuten. Besteak beste, Palma, Formalatux, Valldemossa eta Soller bisitatu zituzten, “eta ausartenek bainua ere hartu zuten”. Katalanaren eta mallorkeraren arteko ezberdintasunak eta antze-kotasunak ere izan zituzten hizpide. “Pili Gorbea abesbatzako presidenteak bi-kaintasunez zuzendu zuen joan-etorria. Ematen du Gorbeiako landetan ibilia dela artaldeak jagoten”. Ekidazu 22 abeslarik osatzen dute eta probasaioak eguenetan egiten dituzte, 19:30etik 21:00etara, Kultura-aretoan. Nahi duena bertaraino hurbil daiteke.