Lezamako mendi taldeak bere urteurrena ospatuko du irailean

Aikor aldizkaria 2013ko uzt. 24a, 10:10

Lezama Gailur mendi taldeak 22 urte bete ditu eta, urteurrena ospatzeko, Le-zama-Gailur Eguna egingo dute irailaren 27an eta 28an. Besteak beste, hitzal-diak, ikus-entzunezko emanaldiak, argazki erakusketak, umeentzako jolasak eta herri bazkaria egongo dira egun horietan. Horrezaz gainera, ibilbide bat antolatuko dute herriko leku eta paisaia adierazgarrienetatik. “Taldearen urteu-rrena ospatu eta Lezama-Gailur Eguna urteko egutegian hitzordu finkoa bi-hurtu nahi dugu. Baina batez be taldea herrira berriro hurbiltzea da gure erron-karik handiena. Herritarrei jakinarazi nahi diegu taldea Lezamaren baliabide interesgarri bat dela, eta hor dagoela, bizi-bizirik”, esan dute elkartetik. Bestalde, datozen hilabeteetan ere jarraituko dute beren egutegiarekin. Hala, Alpeetara joango dira abuztuan; Neouviellera, irailean; Europako mendietara, urrian; eta Basatxira, azaroan. Era berean, aurreko ikasturteetan egin duten be-zala, hainbat irteera antolatuko dute eskolako gurasoen elkartearekin batera, umeengan mendizaletasuna pizteko. Informazio gehiagorako: gai-lurmt@euskalnet.net eta Facebook.