Lezamako Udalak hitzaldi bat antolatu du abenduaren 19rako, Gailur mendi taldearekin batera. Hitzaldia iluntzeko 8etan izango da, eta Alberto Ceberio Ortuzarrek emango du. Suhiltzailea izateaz gainera, Alberto instruktorea da larrialdi-egoeretan eta mendi erdiko kirol teknikaria ere bada. Besteak beste, mendian topatu ahal ditugun arriskuak zeintzuk diren azalduko du, hala nola, ekaitzak eta istripuak, eta horiei zelan aurre egin. Era berean, teknologia berriek zelan lagundu ahal diguten jakinaraziko du.