Tren zerbitzu berezia asteburuan, Sondikako Inauteriak direla-eta

Aikor aldizkaria 2016ko ots. 10a, 18:54

Euskotrenek gaueko zerbitzua eskainiko du barikuan, otsailaren 12an, eta trenak ordu hauetan aterako dira Lutxanatik: 23:09, 0:02, 2:00, 5:00, 5:31 eta 6:00etan. Lezamatik ondorengo orduetan irtengo dira: 23:35, 0:30, 5:30, 6:00 eta 6:30ean. Bestalde, zapatuko ohiko gaueko zerbitzua indartuko da. Hala, otsailaren 13an trena egongo da gau osoan zehar. Trenak ordu hauetan aterako dira Lutxanatik: 23:09, 0:02, 1:00, 2:00, 3:00, 4:00, 5:00, 5:31 eta 6:00etan. Eta Lezamatik, 23:35, 0:30, 1:30, 2:30, 3:30, 4:30, 5:30, 6:00 eta 6:30ean. Informazio gehiagorako: 902 543 210 informazio telefonoa; www.euskotren.es ; eta @euskotrenEJGV.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).