Bizkaiko Eskolarteko txapeldunak

Aikor aldizkaria 2017ko ots. 22a, 10:35

Adrian eta Aimar, txapeldunak

Aimar Busket lezamarra eta Adrian U. Gordon sondikoztarrak Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa irabazi zuten otsailaren 18an, “Umeak A” kimu kategorian. Goizeko 10:00etan hasi zen finala eta kategoria ezberdinetako 12 partida jokatu ziren 24 bikoteen artean.

Final erdia Zaratamoren aurka Zornotzan jokatu ostean, finala Barakaldoko frontoian jokatu zuten, Ortuellaren aurka. Hiru urte daramatzate jokoan Aimar eta Adrianek, eta bikoteak ez du partidarik galdu sasoi honetan: “Zaratamoren aurka jokatutako partida gogorra izan bazen ere, haurrek aurrera egitea lortu zuten eta pozik bezain harro daude”, adierazi dute Lezamako Pilota Elkartetik.