Oso emaitza onak lortzen dabil eta, logikoa denez, oso pozik dago. Gainera, esan digu, aurreko urtean proba solte batzuetan “saiatzeagatik” aritu zen arren, aurten lehenengo aldia izan dela txapelketan buru-belarri ibili dena. “Urte batzuk barru gauzak aldatuko direla suposatzen dut, baina gaur egun ez dut ez egunero, ez ordu askorik entrenatzeko beharrik. Beraz, bakarrik probak dudanean entrenatzen dut. Arreta ikasketetan daukat eta denbora librea nahiago dut lagunekin eman. Eta bizikleta gainean igotzen naizenean, disfrutatzera noa; ez sufritzera”. Haritz Bizikleta.com taldeko txirrindularia da gaur egun.