Azokan, ohiko nekazaritza eta abeltzaintza produktuak egongo dira salgai eta horiek dastatzeko aukera ere egongo da: gazta, ogia, barazkiak, euskal pastela… Bizkaiko Txakolina Jatorri Izendapeneko Lezamako upategiak ere izango dira azokan. Eguerdian eta arratsaldean herritar guztiei zuzendutako ekitaldiak egongo dira: auto klasikoen erakusketa, saiheski-pintxoak eta Lotxo musika taldea, batzuk aipatzearren.