Kanta ikastaroa, Lezaman

Aikor aldizkaria 2017ko urriaren 27a

Zorrizketan bertako euskara elkarteak antolatuta, 12. aldiz egingo da aurten. Aurreko urteetan bezala, irakaslea Itsaso Arrieta izango da eta ikastaroa egun hauetan emango ditu: azaroaren 10ean, 17an eta 24an, eta abenduaren 1ean. Saioak Uribarri Topalekuan izango dira 19:00etatik 20:10era. Euskara elkartearen bazkideek bost euro ordaindu beharko dituzte; eta gainontzekoek, 10 euro. Izena emateko, whatsAppa bidali daiteke 652 43 69 17 telefono zenbakira; edo zorrizketan@gmail.com helbide elektronikora idatzi.