Elite mailari dagokionez, Leire Garai gasteiztarrak, Maider Mendizabal anoetarrak, Leire Etxaniz etxebarritarrak eta Maddi Mendizabal zaldibiarrak lortu zuten sailkapena. Garaik 18-17 irabazi zion Maite Ruiz de Larramendiri; Maiderrek, 18-12, Olatz Ruiz de Larramendiri; Etxanizek, 2-18, Arrate Bergarari; eta Maddik, 10-18, Miriam Arrillagari.
Era berean, Lehenengo mailan, Oihana Orbegozo azpeitiarrak Uxue Oses eta Ainhoa Urien gainditu zituen A multzoan; B multzoan, Eneritz Arrieta azkoitiarra izan zen onena, Uxue Zubizarreta eta Ohiana Unanueren aurretik; eta D multzoan, Maite Iriarte azpeitiarrak Maite Tolosari eta Araitz Eizagirreri irabazi zien.
Finalerdiak, Berrizen
Hurrengo fasea, finalerdiak, datorren asteburuan, azaroaren 19an, jokatuko dira Berrizen, eta EiTB kateak zuzenean eskainiko ditu partidak. Elite mailan, Leire Etxaniz Leire Garairen kontra arituko da; eta Maider Mendizabal, Maddi Mendizabalen kontra. Lehen mailan, Maite Iriartek Oihana Orbegozoren kontra jokatuko du eta Eneritz Arrietak, Iratxe Ibarra markinarraren kontra.