100 zuhaitz landatuko dituzte Lezaman

a:lezama.eus 2018ko mar. 16a, 09:42

Aurreko urteetan bezala, Zuhaitz Eguna ospatuko dute martxoaren 18an. Hitzordua goizeko 11etan ipini dute plazan, eta handik udal lursail batera abiatuko dira zuhaitzak landatzera. 

Orotara 100 ale landatuko dituzte, haritzak, astigarrak, urkiak eta gorostiak. Ekintza ludikoa eta didaktikoa da aldi berean, eta bertan familia osoek parte hartu dezakete. Eguraldi ona bada, hamaiketakoa eskainiko diete parte-hartzaileei. Era berean, umeentzako tailerrak, puzgarriak eta musika egongo dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).