Ekitaldiak birziklatzea, murriztea eta berrerabiltzea ditu helburu nagusitzat, eta bertan tresnak zein zerbitzuak trukatu ahalko dira. Bakoitzak ipiniko dio balioa aldatu nahi duenari, eta aldatzeko, saltzeko, prezioa beheratzeko edo oparitzeko erabakia norberarena izango da. “Aurreko azoketan egon diren gauza arruntenak liburuak, arropa, etxeko tresnak, altzariak edo jostailuak izan dira. Baina edozein gauza alda daiteke, adibidez, lana, denbora edo etxea”.
Umeek ere edukiko dute euren gauzak trukatzeko aukera: kromoak, joko elektronikoak, jolasak… Era berean, birziklatzeko jokoak eta tailerrak egongo dira, “Bizikleta zuk zeuk konpondu” ekintza, tartean. “Trukea eginez lortzen da, alde batetik, garapen iraunkorrago bat; eta bestetik, gizarte bihozberago bat”, azpimarratu dute antolatzaileek. Horregatik, azokan parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak.