Txakolinaren Eguna ospatuko dute domekan Lezaman

Aikor aldizkaria 2018ko mai. 30a, 10:12

XVII. Txakolinaren Eguna ekainaren 3an ospatuko dute 11:00etatik 17:00etara, Udaletxeko plazan. Bertan 36 postu ipiniko dira bertoko produktuekin, hala nola eztia, gazta, euskal pastela eta barazkiak; eta, era berean, Lezamako eta Txorierriko bost upeltegiek hartuko dute parte azokan: Garkalde, Magalarte, Basalbeiti, Erdikoetxe eta Larrabe. 

Kopak eta txartelak salgai egongo dira udal postuan: kopa eta hiru txartel, sei euro; hiru txartel, lau euro). 

Goizean zehar musika eta umeentzako tailerrak eta puzgarriak egongo dira. Kurutze dantza taldea kalejiran aterako da 11:30ean eta ondoren, agerraldia eskainiko du frontoian. Eguerdiko 12:30etik aurrera txerri-saiheski pintxoak dastatzeko aukera egongo da.

Azokari 13:00etan emango diote hasiera ofiziala. Kortxoa atera, brindisa egin eta Lezamako txakolinaren enbaxadorea izendatuko dute. Aurten Jagoba Zallo izango da. Horrezaz gainera, oroitzapenezko plaka emango diote Larrabe txakolinari eta ekitaldia eskainiko du Ekidazu abesbatzak. Arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara berbena egongo da plazan, Urrats taldearen eskutik. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).