Goitioltzako jaiak

Aikor aldizkaria 2018ko uzt. 11a, 09:07

Aurreko urteetako eskema errepikatuko dute Lezamako auzoan, horiek arrakastatsuak izan ohi direlako. Horri lotuta, Enduro txapelketa eta paella txapelketa nabarmendu daitezke, jaietako ekintzarik erakargarrienetarikoak direlako urterik urte. Baita txakolinaren dastaketa ere. Gainera, iaz herri olinpiadak antolatu ziren lehenengo aldiz eta aurten ere egingo dira. Bestetik, esan beharra dago Goitioltzan urte batzuk jaiak antolatu barik eman ostean, aurten 15 urte bete direla jai-batzordea sortu eta jaiak antolatzen hasi direnetik.    

Uztailak 13, barikua

18:30 Txupinazoa eta jaien hasiera.

18:30 Umeentzako puzgarriak eta apar-jaia.

21:00 Umeentzako ikuskizuna.

Diskofesta, Xaiborrekin.

 

Uztailak 14, zapatua

10:00 Mahaiak eta aulkiak banatzea.

12:00 Kurutze dantza taldearen emanaldia.

13:00 Paella txapelketan izena ematea.

14:30 Paellak aurkeztea.

15:00 Enduro txapelketa.

17:30 Enduro txapelketaren sariak ematea.

18:00 Herri olinpiadak.

20:00 Dantzaldia, Patxi eta Konpainiarekin.

22:00 Eonian elektrotxaranga.

 

Uztailak 15, domeka

13:00 Txakolinaren dastataketa, bertsoz eta magiaz jantzita.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).