Lezamako Udalak batzarrera deitu die herritarrei, udal aurrekontuen haritik euren ekarpena egin dezaten. Batzarrak auzoz auzo egingo dira azaroan.
Goitioltza auzoko lezamarrek euren iritzia eman ahalko dute gaur, hilaren 7an, 18:30ean, Goitioltzako Txokoan. Herrigunean bizi direnek, hilaren 9an, 18:30ean, Udaletxean; eta Garaioltza auzokoek, hilaren 10ean, 11:00etan, Bolalekun. Lorra, Loroño eta Ugarte auzoetako herritarren txanda ere hilaren 10ean izango da. Hitzordua 12:30ean edukiko dute Txakoli Loroñon. Aretxaldeko biztanleek euren proposamenak egin ahalko dituzte hilaren 14an, 18:30ean, eliza-atarian; eta Kurutze auzokoek, hilaren 16an, 18:30ean, ermitan.
Bestalde, batzar zabala egingo da azaroaren 30ean, 18:30ean, Uribarri topalekuan. Batzar horretan 2019ko aurrekontuetan jasoko diren proiektuak aukeratuko dira.