Ziklo-kros Bizkaiko Txapelketa Lezaman jokatuko da domekan, azaroaren 25ean

Aikor aldizkaria 2018ko aza. 23a, 12:00

Zorribike Lezamako taldeak ziklo-kross zirkuitoa antolatu du bederatzigarren aldiz. Gainera, hori Bizkaiko txapelketa ere izango da. Lezamako Udalak eta Bizkaiko zein Euskadiko Txirrindularitza Federazioek babesa eman diote Zorribike taldeari, lasterketa antolatzeko.

Hainbat kategoriatako txirrindulariak sartuko dira lehian Lezaman: 10:00etan, kadeteak; 10:50ean, gazte mailakoak eta emakumezko irekia; 11:50ean, masterrak 60/50-40-30; eta 12:50ean, gizonezkoen irekia. Lasterketak bukatzen direnean, 14:00etan, sariak banatuko dira.