Hakima Flissi lezamarraren You say bideoklipa

Aikor aldizkaria 2019ko ots. 1a, 09:00

Hakima Flissi abeslari lezamarrak You say kantaren bideoklipa kaleratu du. Abestia El Eco del Recuerdo lanean dagoenetako bat da. Gazte txorierritarrak urte arrakastatsua izan zuen 2018an: EiTB kateak antolatutako Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi zuen, eta, ondorioz, BBK LIve jaialdian kontzertu txiki bat eskaintzeko aukera izan zuen. Gainera, hainbat jaialditan hartu du parte, hala nola BIME, Atlantikaldia eta Heineken Volume Up; baita Factor X telebista saioan ere.