Izena ematea lehenbailehen egin behar da: gailurmt@outlook.com.
Bestetik, otsailaren 23an, elur-erraketak jantzi, eta ibilbidea egingo dute. Oraindik ez dute erabaki nora joango diren; adierazi dute hori irteera baino egun batzuk lehenago egingo dutela, dagoen elurraren arabera. Nolanahi ere, eskertuko dute izen-ematea denboraz egitea, horrela joan-etorria eta elur-erraketen alokairua modu egokian kudeatu ahalko dituzte eta.